Zahar-Berri proiektua laguntzeko, txistorra pintxoak eta edatekoa santamas bezperan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abenduaren 20a

Zaharberriko lagunak santamasetan, artxiboko irudi baten.

Zahar-Berriko lagunek txistorra pintxoak eta edatekoak eskainiko dituzte abenduaren 21ean Herriko Plazan, 18:00etatik 21:00etara. Euskaraz bizi nahi duten boluntarioak Txerrita txerriaren aurkezpenarekin batera egongo dira pintxoak eta edatekoak eskaintzen, Zahar-Berri proiektua finantzatzeko.

Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete ekimena babestu duten Agirre-Etxe harategiari eta Ogi berri- Muruamendiaraz okindegiari: "Eskerrik asko txistorra posturako eman diguten elikagaiengatik eta eskaini diguten laguntasunagatik. Zatoz eta gozatu!". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak