Sorturen deia arrasatearrei gaurko osoko bilkuran parte har dezaten

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abe. 20a, 09:46

2017ko udal aurrekontua bozkatzeaz gain, Sare plataformak Presoen eskubideen alde, zigor bikoitzari ez! mozioa aurkeztuko du: "Gizarte zibila, herria, konponbiderako berme bakarra delako, herritarrak ekimen ezberdinetan inplikatzera animatu nahi ditugu". Era berean, Luhuson atxilotutako herritarren askatasuna eskatzeko atxikimendua emateko deia luzatu dute, hemen klikatuz.

Jarraian, Arrasateko Sorturen oharra osorik:

"Lerro hauekin, Arrasateko Sortutik herritarrak gaur Arrasateko udaletxean ospatuko den ez-ohiko osoko bilkuran parte hartzera animatu nahi ditugu. Bertan, 2017ko aurrekontuak bozkatzeaz gain, Sarek Presoen eskubideen alde, zigor bikoitzari ez! lelopean aurkeztuko duen mozioa landu eta bozkatuko da.

Euskal Herriaren gatazkaren konponbiderako urratsak ematerako orduan ezartzen diren oztopoak askotarikoak dira. Ikustea besterik ez dago, pasa den egubakoitzean Luhuson konponbidearen eta bakearen alde lanean ari ziren zibil konprometituen atxiloketekin, edota euskal presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko legeekin Espainiar Estatuaren asmoa zein den: konponbiderako edozein aukera edo saiakera zangotrabatzea.

Honen irakurketa garbia dela iruditzen zaigu. Ez dago anbiguotasunik, Estatu Espainiarrak ez du konponbiderik nahi. Ez du armagabetzerik nahi. Epikaren izenean atxiloketak eta galtzaile-irabazleen eskema elikatzea besterik ez du nahi. Euskal jendarteak desiratzen duen garaipen bakarra, konponbidea denean.

Norabide horretan eredugarria iruditzen zaigu Luhuson atxilotutako bakearen artisauen konpromisoa, eta Arrasate mailan, zergatik ez, larunbatean presoen eskubideen alde Kalera kalera! ekimenaren baitan egindako manifestazioan kaleak bete zituzten herritarren jarrera.

Guzti honegatik, eta beste behin ere gizarte zibila, herria, konponbiderako berme bakarra delako, herritarrak ekimen ezberdinetan inplikatzera animatu nahi ditugu. Zentzu horretan, arrasatearrak biharko osoko bilkuran parte hartzeko gonbita luzatzen diegu, eta bide batez, Luhuson atxilotutako herritarren askatasuna eskatzeko ondorengo lotura honetan atxikimendua ematea: http://artisansdelapaix.wesign.it/fr".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak