Joint Comission erakundeak, orokorrean, honako ezaugarri hauek hartzen ditu aintzat: pazienteen identifikazio zuzena, profesionalen komunikazioaren eraginkortasuna, arrisku handiko medikazioaren gaineko segurtasuna, osasun-arretari lotutako infekzioen arriskuen murrizketa edota pazienteen erorikoei lotutako lesioen arriskuen murrizketa.
Profesionalen lana
Debagoieneko ESIren zuzendari Andoni Arzelaik bertan lanean ari diren profesional guztien konpromisoa, ahalegina eta eguneroko lana eskertu ditu. Dioenez, ezaugarri horiek oso garrantzitsuak izan dira Debagoieneko osasun-erakunde diferenteek ere agiri hori lor dezaten.
50 urtetik gora kalitatea neurtzen
Gaur egun, osasun-egiaztapenetan, munduan ez dago Joint Commisionek adina esperientzia duenik. 50 urtetik gora daramatza osasun-erakundeen eta erakunde soziosanitarioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeari emana. Egun, munduan 20.000 erakunde inguru egiaztatu ditu, tartean, Osakidetzaren Debagoieneko ESIa.