Harreman enpresak idatzi ditu hiru aukera proiekturako, eta estalkirako beste hiru aukera aurkeztu ditu. Arrasatearrek hiru proiekturen artean aukera bat egin ahal izango dute, eta aukera horrentzat estalki bat ere aukeratu beharko da. Botoak kontatzeko orduan, proiektua eta estalkiak egiten duten konbinazioa hartuko da kontutan. Proiektuaren irudian sakatuz, dokumentu bat irekiko da, datu guztiak jasotzen dituena, eta bertan bakoitzaren aurrekontua ere.