Azken urteetan legez, Santamas egunaren atariko ekintzen baitan Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz dantza taldeek borobileko dantza saio parte hartzailea egin zuten atzo.
Herriko plaza goraino bete zen dantzari gazteenen trebetasunak gertutik ikusteko. Txistularien laguntzarekin, herriko dantzari gazteek urtean zehar ikasitakoak praktikan jarri zituzten, eta guraso eta herritarrek pozik ikusi zituzten etxeko txikienek egindako erakustaldia.
Hainbat dantza egin eta gero, ikusleei dantza egiteko aukera eman zieten borobileko dantzarekin, eta era horretan ez zen inor dantza egiteko gogoz geratu.
Atzoko erakustaldiarekin garbi geratu zen Arrasateko euskal dantzen harrobiak baduela mamia. Urteek aurrera egin arren, errotuta dagoen espresioa kulturala izaten jarraitzen du. Urte askotarako harrobia dago, eta nola ez, Txikitxu Arrostaitz eta Lore Gazteak taldeetan gogor lan egiten jarraitzen dutenaren seinale.
Ekitaldia amaitzeko Tartalo Olentzeroren laguntzaileak agerraldia egin zuen Herriko Plazan. Olentzerori opariak eskatzeko gutunak banatzera etorri zen, eta umeengan sekuklako ikusmira sortu zuen. Lan mardula izan zuen eskutitzak eskuz eskuz banatzen, baina umeak ilusioz beterik egin zuten Plazatik bazkaltzera joateko bidea.