Antolatzaileek azaldu dute ekimenaren helburua neska mutikoei berrerabilpenaren garrantzia erakustea dela: "askok izaten ditugu etxean arrazoi desberdinengatik jada erabiltzen ez ditugun jolasak, eta horiei erabilera ematea da helburua. Gainera, horren truke norberak gustuko duen jostailu bat eramateko aukera izaten denez, oso aberasgarria dela uste dut".
Jostailuok trukatzeaz gain, baina, umeek beraien jostailuak sortzeko aukera izan dute, Txatxilipurdikoek materialez eta erremintaz osatutako tailertxo bat jarri baitute.
Txatxilipurdikoek azaldu dute azoka honetan parte hartzen duten asko "urtero etortzen direnak" direla, eta batzuk "eguna heltzeko zain" izaten direla. Bestetik, nabarmendu dute ireki bezain pronto jende asko joan zaiela; beraz, harrera "oso ona" izan du aurtengo edizioak ere.