Atzo, egubakoitza, jokatu ziren Uarkapen 2016ko Santamasetako pilota txapelketako finalak. Ikusle dezente batu ziren herriko pilotari gazteen lana ikustera, eta trikitia eta pandero doinuek giro polita jartzen lagundu zuten.
Bost final jokatu ziren guztira. Lehenean, hastapen mailan Markel Aranburuzabalak 16-8 gailendu zitzaion Aner Martini. haur mailan, aldiz, Amest Antxiak 16-11 hartu zuen mendean Inar Belar. Koxka bat gorago, kimuak mailan, lehia bizia izan Ekain Madina eta Paulo Abasoloren artean, baina amaieran Madina garaile 16-12.
Infantiletan Manex Bengoa izan zen garaile 16-11 ibai Irasuegiren aurka, eta azken finalean, kadete mailakoan, Mikel Etxezarretak 16-10 hartu zuen mendean Aimar Marquez. Finalak amaituta talde argazkia atera zten eta ondoren luntxa egin zuten frontoian botatako energiak berreskuratzeko.
Datorren eguenean, pilota profesional jaialdia izango da Santamas egunean. Eskuz binako txapelketako kanporaketa jokatuko da Uarkapen, Ezkurdia-Merino II eta Urrutikoetxea-Beroiz bikoteen artean.