Hona hemen Ernaiek ateratako oharra osorik:
Arrasatearrontzat, espetxeak: Heriotza, gaixotasuna, deserria, bakardadea eta samiñaren sinonimo dira. Arrasatearrontzat, espetxeak, odoletan ditugun zauriak dira. Zenbat hamarkada ziegetan... Zenbat urte errepidez errepide... Zenbat aldiz kaleetan presoentzako amnistia aldarrikatzen... Bistan da, biolentziarena ez dela iraganeko kontua, mesfidatu zaitez hortaz indarkeriaren inguruan lehenaldian hitz egiten dizun ororena, mesfidatu zaitez herri demokratikoa eta bizikidetzaz berba egiten dizutenena, zeren biolentzia gaur-gaurkoa da, estatuek indarkeriari eusten bait diote.
Bakea, espetxeetako harresietan trabatuta eta askatasuna, urruti giltzaperatua jarraitu ez dezan, presoak kaleratu eta iheslariak etxeratu behar ditugu, preso politikoak dituen herri demokratikorik ez bait dago, iheslari politikoak dituen herri demokratikorik ez dagoen bezalaxe.
Arrasatear zaren horri, zure bizitzan zehar, presoen kaleratzearen aldeko manifestazioetan parte hartu baldin baduzu (ala ez), larunbat honetan hilak 17, Arrasaten preso eta iheslarien etxeratzearen alde egingo den manifestazioan parte hartzeko gonbite berezia zabaltzen dizugu. Kalera, kalera! Bakea eta askatasuna irabaztera!
Arrasateko Ernai