MUk, bihartik, abenduaren 17tik, aurrera ateak irekitzeko jardunaldi berriak egingo ditu Arrasateko campusean (Areto Nagusian), bere hezkuntza-eredua azaltzeko, zehazki Goi Eskola Politeknikoan eskaintzen dituen ingeniaritzako graduen berri emateko.
2016-2017 ikasturteko ateak irekitzeko jardunaldiak, interesatuei eta horien familiei bideratuak, bihar hasiko dira, baina datozen hilabeteetan errepikatuko dira. Hona hemen egunak eta ordutegiak:
Arrasateko Campusa. Areto nagusia:
- Abenduak 17, larunbata. 10:30ean.
- Otsailak 11, larunbata. 10:30ean.
- Apirilak 27, osteguna. 17:30ean.
- Maiatzak 20, larunbata. 10:30ean.