Taldean zein bakarka, ikasleek hainbat abesti interpretatuko dituzte, batzuk gabon kantak izanez.
Kontzertu horrez gain, bandak ohikoa den Gabon Zaharreko kontzertua eskainiko du urteko azken egunean. Emanaldi hori Amaia Antzokian izango da, 13:00etan hasita.
Big Band taldearen CDa salgai
Arrasate Musikaleko taldeak bederatzi kantez osaturiko abesti bilduma kaleratu du. Diskoak bost euroko salneurria dauka, eta hurrengo leku hauetan erosteko aukera egongo da: Elkar liburu denda, Arrasate taberna, eta Musika Eskolako idazkaritzan.