Baleike: "Aurrekontua lantzeko prozesu itxiak erabili ditu Udal Gobernuak"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abe. 15a, 16:18
Baleike taldeko zinegotzi Igor Urizar eta Eva Abuin, osoko bilkura baten.

Udal aurrekontuaren barne-prozesua eta aurkeztuko dituen emendakinak herritarren aurrean aurkezten ari da Baleike. Martitzenean San Andresen egon ziren; gaur, eguena, Portaloian egongo dira eta bihar, egubakoitza, Musakola auzoan, 17:00etan. "Gobernu taldeak prozesu itxia erabili du aurrekontuak lantzeko", salatu dute. "Aurrekontu parte-hartzaileetarako" proposamenaren berri eman dute.

Aurrekontu parte hartzailea ahalbidetzeko emendakin bat aurkeztu dute: "Herriko bizilagunen eskuetan erremintak jarrita, guztiok ordaintzen ditugun zergak zein proiektutan inbertitu behar diren herritarren artean erabakitzeko". 2018ko Arrasateko aurrekontua parte-hartzailea izan dadin beheko irudiko proposamena garatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak