Hasiera baten proiektu pertsonala zena kolektibo bihurtu da, eta bost lagun daude orain lanean. "Bereziki, areto komertzialetan eskaintzen dituzten filmen gaineko informazioa aurkituko duzue bertan: albisteak, kritikak, erreportajeak eta euskarazko azpitituluak dituzten trailerrak ere bai. Ez dugu euskal zineman bakarrik jarri gura fokua; eta, era berean, proiektu multimedia izatea gura dugu, argazki eta bideo askorekin", azaldu du Arteagak.
'Crowdfunding' kanpaina abian
Dirua biltzeko, gainera, jendeak ekimenarekin bat egiteko abiatu zuten Verkami plataformaren bitartez. Abenduaren 21 da laguntza-kanpaina horretan parte hartzeko azken eguna, eta honako hau helbidea: vkm.is/zinemauneak.