EH Bilduren oharra osorik:
"Kalera, Kalera bakea eta askatasuna irabaztera! Euskal Herri mailako sentsibilizazio eta mobilizaziorako ekimen bat da, preso eta iheslari ohiek bultzatuta. Preso eta iheslarien auzia jendarteratzea (sakabanaketa, gaixo larrien auzia edo presoak pairatzen dituzten eskubideen urraketa, etab.) eta preso eta ihesean jarraitzen dutenei babesa eskaintzea ditu helburu. Ekimenaren zentroa Usurbil bada ere, beste herri batzuetan ekintza desberdinak antolatzen ari dira, tartean Arrasaten. Gurean, abenduaren 15etik 17ra itxialdi irekia egingo da Kulturateko Klaustroetan eta ziega bat jarriko da Seber Altube plazan. Abenduaren 17an auto karabana egingo da Leintz-Gatzagatik Arrasatera eta ondoren manifestazioa burutuko da Arrasaten.
Arrasateko EH Bilduk bat egiten du Kalera, Kalera ekimenarekin eta herritarrak animatu gure ditugu antolatu diren ekintzetan parte hartzera; bereziki, abenduaren 17an, zapatuan, 19:30ean Arrasateko kaleak zeharkatuko dituen manifestaziora joateko deia egiten dugu.
Preso eta iheslarien auzia konpontzeko denok garelako beharrezko. Etxean nahi ditugulako. Kalera, kalera!!!".