Kooltur Ekintza taldearen eskutik, Mungiako Belako taldeak joko du gaur gaztetxean. 22:00etan hasiko da kontzertua eta ateak 21:30ean irekiko dituzte. Talde freskoa, revivalista eta gaztea, post-punka, noisea, grungea eta elektro-rocka lantzen dute. Kritika eta publikoaren onespen itzela jaso eta Espainiako jaialdi guztietan presente dago taldea. "Laukotearen debuta izan zen sorpresatik harago, gerora kaleratutako lanek ere maila oso altu utzi dute", diote Kooltur Ekintza taldekoek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.