Gimnasia Abdominal Hipopresiboak abdominalen tonua hobetzea du helburu. Ariketa sinple batzuk eginda, gorputzeko hainbat atal hobetzen dira: zoru pelbikoa, gerri-ondoa, bizkarrezurraren postura...
Hala, jakinekoa da gimnasia mota hau emakumeentzat oso onuragarria dela, baina gizonezkoendako ere oso ona da. Horregatik, Udal Kirol Zerbitzuak gizonezkoen artean praktika hau sustatzeko kanpaina jarri du abian. Hala, klase berri bat jarriko dute, asteartetan 17:15ean, Uarkapen. Lehenago, baina, probatzeko aukera emango dute, abenduaren 20an (17:15). Kiroldegira deitu txanda hartzeko (943 771 677).
Gimnasia hipopresiboaren onurak:
Adin guztietarako komenigarria den gimnasia mota honek sortzen dituen onuren artean hauek daude:
- Zoru pelbikoaren suspertzea
- Gerri-ondoaren murriztea
- Gernu inkontinentzia saihestea
- Gorputz posturen zuzentzea
- Bizkarrezurraren kokapen hobea presio abdominalik egin gabe
- Besoen lanketa
- Behe abdomeneko tentsioa txikitzea
- Pelbisaren eta behe gorputz-adarren baskularizazio hobeago bat, funtzio
sexualarentzat eta lesio baten ondoren dauden prozesu birsortzailean oso onuragarria
dena