Murias Enpresa Taldeak Arrasateko Biteri eta Laubide aparkaleku publikoen kudeaketa eta ustiaketa bere kargu hartu ditu. Bi aparkalekuen kudeaketa berri honi bihar ekingo zaio, abenduaren 13an. Irekiera-eskaintza moduan, lehen hilabetean bi orduz doan aparkatu ahal izango dute Laubide aparkalekuko erabiltzaileek.
Gainera, enpresa kudeatzailea "inguruko merkatariekin kontaktuan jarriko da beraien bezeroentzat onuragarriak izan daitezkeen merkataritza-akordioak bilatu eta sinergiak sortzeko asmoz".
597 aparkaleku-plaza
Biteriko aparkalekuak 432 plaza ditu, horietatik 137 txandakakoak eta gainerakoak bertakoentzat erreserbatuak. Laubideko aparkalekuak, berriz, txandakako 165 plaza ditu.