Besteak beste, kontatzen du aita hil osteko lehen urteetan herrikideenganako zeukan gorrotoa gainditu duela, eta horretan, kasualitatez ezagutu zuen eta hartu-emanetan hasi zen ezker abertzaleko kide batek lagundu ziola. "Ezker abertzaleko kide batek lagundu zidan amorrua gainditzen", dio.
ETAk jardun armatua behin betiko uztea iragarri zuenetik bost urte igaro badira ere, Arrasaten "gauza gutxi" aldatu direla dio: "Pankartak dauzkagu kalean…". Eta aita erail izana "txarto" egon zela herrikideek "aitortzea modu agerikoan" gurako lukeela kontatzen du, besteak beste, Puntua-ren elkarrizketan –urtean 55 euro ordainduta, astero etxean–.