Txapelketa eguenean hasiko dute, eta hiru egun iraungo ditu, eguenetik zapatura arte. Hala, egun horietan Espainiako selekzioak Italiarekin, Turkiarekin, eta Gaztela Leonekin neurtuko ditu indarrak. Eta bide batez, txapelketa prestakuntza moduan ere baliatuko dute, 2017an izango duten Europako Txapelketara begira. Arrasateko taldeko ordezkaria izan da hautatzaileek aukeratu duten euskal jokalari bakarra –16 urtez azpikoetan–. Arrasateko Ointxe! taldean kadete errendimenduan jokatzen du Muruak.
Hemen txapelketaren gaineko informazio gehiago.