Herritarrak dantzan jarri ditu euskararen bueltan Arrasateko Euskalgintzak

Mirari Altube Arrese 2016ko abe. 3a, 20:56

Herritarrekin batera ospatu gura izan du Arrasateko Euskalgintzak Euskararen Eguna, dantzan eta kantuan eginez hain zuzen ere. Pauso bat aurrera, mila pauso! leloarekin azken asteotako kanpaina izan dute gogoan.

Arrasate Musikaleko bandak eta txistulariek lagun eginda Batzen dantza herrikoira deitu dituzte herritarrek lehenengo; baita mordotxo bat batu ere. Kalejira egin dute Seber Altube, Biteri eta Maalan zehar eta ondoren, Portaloi taldearen konpainian hainbat kantu abestu dituzte.

Azken asteotan martxan izan duten Baietz 1.000 erronka bete dela irudikatzeko Pauso bat aurrera, mila pauso! leloarekin ekitaldia izan da gero. Eta bukatzeko Soka Dantza dantzatu dute euskalgintzako hainbat ordezkarik eta merkatarik, euskara elkarri emateko gertu daudela irudikatuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak