Herritar asko gerturatu da Portaloira ekitaldia bertatik bertara jarraitzera, batez ere, abeslarien gurasoak. Gabonetako kantu ezagunak abestu ostean egin dute atzera kontaketa eta argiak piztu. Alecop-eko fundatzaileetako bat, Jose Ozerenjauregi, gonbidatu dute 50. urteurrena ospatzen dabilelako kooperatiba eta Al Andaluseko ordezkari Susana Jurado 25. urteurrena bete duelako elkarteak.
"Ekitaldi xumea izan da baina era berean polita Gabonak girotzen hasteko", adierazi du Maria Ubarretxena alkateak.