Arrasateko Euskalgintzako kideak Euskararen Eguna ospatzen dabiltza

Mirari Altube Arrese 2016ko abenduaren 2a

Bihar, abenduak 3, izan arren Euskararen Nazioarteko Eguna dagoeneko hasita daude data esanguratsu hori ospatzen Arrasateko Euskalgintzako kideak. Ekintza mordoa egin dituzte egunotan, eta haurrek, gazteek zein helduek euskara mingainean dutela gozatu dute.

Arizmendi ikastolan, Arrasateko Institutuan, Arrasate Herri Eskolan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan, Udal Euskaltegian, Debagoieneko AEK-n, ludoteketan, Gaztetxokoetan eta Auzoko programan askotariko ekintzak egin dituzte egunotan. Jai giroa, aldarrikapena eta gogoeta uztartu dituzten ekintzak. Besteak beste, txokolatadak, ipuin kontaketak, futbito eta mahai tesis txapelketak, mintzodromoak, triki-bertso-pilota jaialdia, denetariko tailer eta jolasak, argazki rallya, dantza saioak, talde argazki erraldoiak, muralak, Buztantxori ongi-etorria…

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak