EH Bilduren oharra:
"Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Arrasateko EH Bilduko kideok uste dugu ospakizun edota ekimenik onena eguneroko erabilera dela. Euskararen aldekotasuna abenduaren 3tik harago eramatea ezinbestekoa zaigu gure hizkuntza minorizatu honek aurrera egingo badu. Txalotzen ditugu konpromiso pertsonalak, merkatariekin euskaraz hitz egiteko prest dauden 1.000 arrasatear horienak, kasu. Dena dela, EH Bilduk konpromiso instituzionalak ere bultzatuko ditu. Ez daitezen errepikatu, besteak beste, gazteleraz bizi diren udalbatza euskaltzaleen irudiak".