Hala, barruko jokoan taldea indartzeko asmoz hasi da Urretxun jaiotako Riki Mendizabal Iturripen entrenatzen: "Baskoniatik dator, baina libre zegoela jakinda harremanetan jarri ginen, eta guregana etortzeko proposamena egin genion", adierazi du Josu Larreategik.
19 urte eta bi metro
Larreategik badaki Mendizabal ez dela barruko jokoan arazo guztiak konponduko dituen gizona: "Ikastera dator, 19 urte baino ez ditu eta gogorra egingo zaio kategoria honetan jokatzea".
Baskoniak bere fitxa ordezkatu arte ezingo du MUrekin jokatu: "Ea domekan joka dezakeen. Zarautzen dugu partidua, eta taldeak garaipena behar du".