Prebentzio sailaren eskutik herriko tabernariei zuzendutako bi formazio saio egin dituzte azaroan zehar.
Ekimen honen helburu nagusia da tabernariei baliabideak eskaintzea bezeroek egiten duten alkoholaren eta beste drogen kontsumoarekin lotutako arazoei aurre egiteko.
Horren baitan, kontsumoei lotutako arrisku legal, fisiko zein psikologikoak ezagutu eta arrisku horiek murrizteko jarraibideak eman nahi zaizkie ostalariei. Arrisku egoera horiek detektatzeko gaitasunetan trebatzea ere ekimenaren helburuen barruan sartzen da, batez ere, kontsumitzaileak adingabeak diren kasuetan.
Herriko hogei tabernei eman zaie formazioan parte hartzeko aukera eta hamahiruk onartu dute gonbidapena. Parte hartzaileak pozik azaldu dira prebentzio sailaren ekimenarekin: “Drogen inguruko ezagutzan sakondu dut eta eramangarria iruditu zait. Baliagarria”.