Arrasateko Euskalgintzak deituta Seber Altuben izango da hitzordua. 19:30ean kalejiran egongo da, Arrasate Musikaleko Bandarekin Batzen dantza herrikoia egiteko. Biteritik Maala kalera eta berriro Seber Altubera itzuliko dira. Ondoren, Portaloi taldearen laguntzarekin, hiru kantu abestuko dituzte: Euskal Herrian Euskaraz, Bagare eta Guk Euskaraz.
Amaitzeko, eguneko ekitaldi nagusia. "Laburra eta xumea izango da bere horretan, baina, aldi berean, esanahiz betea. Mosaiko osoa ikusiko dugu bertan eta, sokadantzaren bitartez, euskara elkarri emateko prest gaudela irudikatuko. Euskara modu aktibo eta gozoan partekatzeko, eskuz esku eta pausoz pauso, Pauso bat aurrera, mila pauso! direlako".