Sutea Fagor Ederlanek Arrasateko Uribe auzoan duen lantokian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko azaroaren 30a

Kea Fagor Ederlanen lantokitik irteten, Uribe auzoan.

17:15ak aldera piztu da sua Fagor Ederlanek Uribe auzoan duen lantokian (Amat), tximinietako baten. Ertzaintzak adierazi duenez, tximiniako aire-xurgatzaileen tuboetako baten piztu da sua eta suhiltzaileek dagoeneko kontrolatu dute. Sua piztu eta berehala ebakuatu dute lantokia; ez da zauriturik izan.

Argazkia: Suhitzaileen bi kamioi Amat-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak