Argiak pizteko ekitaldia egingo dute abenduaren 2an Portaloian (19:00), Udal ordezkariekin eta Goikobaluko umeen abesbatzarekin; Arrasate Herri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleak ere gonbidatu dituzte. Argiak pizteko arduradunak izango dira aurten 50 urte bete dituen Alecop enpresa eta iaz mende laurden bete zuen Al-Andalus elkartea.
Izotz-pista
Bestalde, ekimenak iaz izan zuen arrakasta eta harrera ona ikusita, aurten ere izotz pista jarriko dute Biterin, abenduaren 23tik urtarrilaren 9ra. Pista erabiltzeko umeek euro bat ordaindu beharko dute eta helduek, berriz, bi euro. Izotz pistaren ordutegiak:
Abenduak 23, urtarrilak 2, 3 eta 4: 16:30-21:00
Abenduak 24 eta 31: 11:30-13:30 eta 16:30-20:00
Urtarrilak 1: itxita
Gainontzeko egunak (urtarrilaren 8 arte): 11:30-13:30 eta 16:30-21:00
Kaleak girotzeko ekimenak
Ekimen horiek guztiekin Arrasate eta arrasatearrak festa giroan murgildu nahi ditu Gobernuak. "Garrantzitsutzat jo zuen iaz, eta baita aurten ere, Arrasate behar bezala girotu eta herriko kaleak jai giroaren isla izatea, elkargunerako parada, elkarbanatzeko espazio bat, eta baita erosketetarako gune ere. Kale argiztapenak eta bizitasunak herriko denda, saltoki eta tabernetan eragin zuzena izan dezake", diote. Horregatik, tokiko merkataritzaren aldeko apustuan, dei egiten die arrasatearrei Eguberrietako erosketak herrian bertan egin ditzaten, guztien artean, Arrasateko saltokiak babestu eta indartu ditzaten.
Amaitzeko, Udalak jai egun alai, bizi eta zoriontsuak opa nahi dizkio herritar orori.