Informazioa eta 'Besarkada askeak' Arrasaten, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko abe. 1a, 08:00
Oihulari Klown-eko Virginia Imaz Seber Altube plazan, iaz.

Gaur, abenduak 1, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Arrasaten, Sexologia Zerbitzuak informazio stand bat jarriko du Seber Altube plazan (18:30-20:30) eta Oihulari Klown taldekoek besarkadak banatu eta banatzera gonbidatu dituzte herritarrak, Besarkada askeak ekimenaren barruan.

Izan ere, besarkadak askeak eman nahi dituenari, pailazo sudur gorri bat oparituko zaio. Bestalde, informazio puntu horretan askotariko informazioa eskainiko da; GIB froga azkarra egiteko tokiei buruzkoa, kasu.

Kartela:

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak