70 lagunetik gora batu ziren eta Ordainduko zuzendaritzak antolatzaileei eskerrak eman die: “Egun polita izan zen, emozioz betetakoa; gogo eta sinismen handiagoz borrokan jarraitzeko konpromisoa ez zen falta izan”.
Hiru urte dira Ordaindu sortu zela, eta honako balorazioa egiten dute arduradunek: “Bazkideen egoera oso gogorra izan da; Mondragoneko zuzendariek ahal duten guztia egiten dute hori horrela izan dadin. Jende asko depresioarekin dago edo egon da, beste batzuk lanik gabe eta aurrera egiteko aurrezki gabe geratu dira, eta bateren batek RGIa ere eskatu behar izan du. Baina jaikitzen goaz, helburuak lortzen, pixkana-pixkana”.
Ordaindu elkarteak kale agerraldia egingo du abenduaren 1ean, eguena. Ohi bezala, Biteritik abiatuko dira 18:30ean.