Gentemayor taldearen zuzeneko "apurtzailea" bihar Kooltur-en

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko azaroaren 30a

Kooltur Ostegunak ekimenean parte hartuko duen hurrengo taldea Cadizko Gentemayor izango da. Partaideek 20 urtetik gorako musika esperientzia dute honako talde hauetan: GAS Drummers, Hand of Fatima, Leda Tres, Pacoloco Trío, KillKill, Perlita... eta energiatik eta originaltasunetik asko duen proiektu honetan batu dira. 

Taldea bi bateriak, sintetizadoreak, gitarrak, baxuak eta ahotsek osatzen dute. 1990eko hamarkadako noise-rocka gogora ekartzen dute (Jesus Lizard, Sonic Youth, Melvins...), baina baita hardcorea eta punka ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak