UCEMeko elektrizistak

Ubane Madera 2016ko aza. 29a, 08:48

UCEMeko elektrizistak.

1906. urtean Arrasaten sortu zen Union Cerrajera lantegian elektrizitatea "sekulako gai sentsiblea" zen. Horren irudi, "1915erako Arrasateko lantegian elektrizitatearen erabilera energia osoaren %85 zen, eta gainerakoa hidraulikoa. Hori dela eta, argindarreko enkargatu eta espezialisten ardura handia zen, lantegia geldi ez zedin". 

"Baina dena ez zen lana eta noizean behin langile haiek bazekiten mahai baten inguruan euren ordu goxoak ematen", kontatzen du Josemari Velez de Mendizabal historiagileak, 1949an jaiotakoen blogean hitzordu horietako baten argazkia partekatuz.

Argazkia dago aterata Nafarroa Etorbideko Etxe Zuri jatetxean, 1955eko abenduaren 4an; Santa Barbara egunean, elektrizisten patroiaren egunean, alegia.

Argazkiko koadrila

Hona hemen bertan azaltzen direnak, zutik ezkerretik: Migel Bolinaga, Jose Luis Garro, Mariano Azkarate (Zelaitxo), Gregorio Bolinaga, Rosalio Zubizarreta,  Gabino Vitoria, Muñoa eta Benito Korkostegui. Eserita, ezkerretik: Pedro Abasolo (Etxe Zuri), Sagasta (Mojategi), Alfonso Gorroñogoitia, Zarraoa, Juan Müller, Felix Azkarretazabal eta Mariano Garro.

Juan Müller izan zen, hain zuzen ere, UCEMen Arrasateko elektrizisten buru. "Hans "Juan" Müller Musialik, Unión Cerrajerara Siemens enpresatik heldutako teknikoa zen eta UCEMen Arrasateko elektrizisten buru izendatu zuten 1940 inguruan. Arrasaten 1955era arte ihardun zuen, hots, jubilazioa hartu arte", jakinarazi du Velez de Mendizabalek. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak