Mondragon Unibertsitateko ikasleak erredakzioen funtzionamendua bertatik bertara ezagutzen Goienan

Ubane Madera 2016ko aza. 24a, 09:46

Mondragon Unibertsitateko ikasleak, Goienako erredakzioan.

Mondragon Unibertsitateko lehen mailako Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak Goienara etorri dira erredakzio baten funtzionamendua bertatik bertara ezagutzera. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietako 52 ikaslek ikusi dute bertatik bertara erredakzio baten funtzionamendua, gero eurek unibertsitatean modu berean landu behar dute-eta ikasgai bat. 

Gipuzkoakoak dira ikasle gehienak, baina Bizkaitik eta Arabatik (asko) etorritako gazteek aukeratu dute Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egitea Mondragon Unibertsitatean. Aurten 52k guztira.

Erredakzioaren funtzionamendua

Besteak beste, lau aldizkari landu behar dituzte ikasgelan, benetako erredakzioen funtzionamendua oinarri hartuta. Eta hain justu ere, halako baten antolaketa eta jarduteko modua bertatik bertara ezagutzera etorri dira Goiena Komunikazio Taldera; Iban Arantzabalek, Goienako zuzendari nagusiak, eman dizkie azalpenak.

"Edukia, irudiak, testuak, maketak… landu behar dituzte. Eta hori zela egiten den ikustera etorri dira", esplikatu du Goio Arana irakasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak