'Zugasti arrasatearra, Argelen kontsula'

Ubane Madera 2016ko aza. 23a, 09:00
Argeleko ikuspegi bat, 1850ean.

Argelen izan zen kontsul bat arrasatearra: Vicente Zugasti (Arrasate, 1790). 1866ko udal akta bateko idazkia da horren lekuko, Josemari Velez de Mendizabal historiagileak udal artxiboan aurkitutakoa, alegia. "Badirudi arrasatearra gizon baliotsua izan zela espainiar interesetarako, Argelen egon zen bitartean", dio Debagoieneko historiagileak, Zugastiren gaineko aipamen batzuk tarteko.

"Lehen aipu zuzena 1833koa da eta azkena hogeita hamar urte geroagokoa. Eskarmentuko gizona izan zen, beraz, Zugasti argeliar ezagutzaz", esplikatzen du Velez de Mendizabalek. El Militar español aldizkarian haren gainean egin zuten berba, esaterako, baita La Gaceta de Madrid-en ere, besteak beste.

Kontsula izateaz gainera, Vicente Ziugasti Arrasateko zinegotzia ere izan zen, Jose Maria Mendia alkate zela. 1869. urtean izendatu zuten udalbatzako zazpigarren zinegotzi, hain zuzen ere.

Semea ere kontsula

"Manuel Vicente Zugasti Bengoetxea Madrilen hil zen 1874ko uztailaren 27an Arrasateko parrokiako heriotza-agirien artean Zugastiri dagokion ondoko apunte hau dago, urte bereko abuztuaren 22an: "Es una memoria por Vicente Sugasti. Era Cónsul General Jubilado de Argel, falleciendo en Madrid pocos días antes”

Aitaren ezpaletik antza denez, Manuel Vicenteren semea - Juan Vicente Zugasti Dickinson- Marrokoko konsula izan zen, eta oso estimatua, erreferentzia askoren arabera.

Arrasatetik diplomatikoak atera dira mendetan zehar, zalantza izpirik ez", bukatzen du kontakizuna Josemari Velez de Mendizabalek. Gaurko historia pasartea osorik irakurtzeko, Hots Begi Danbolinak blogera jo daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak