Kamioiari dagokionez, biribilgunerako irteera eragozten du, baina osterantzean ez du auto-ilara larregi eragin, bide alternatiboak egokitu dituzte-eta.
Bi autoren arteko istripuari dagokionez, berriz, kasu horretan Sara merenderotik Arrasaterako noranzkoa hartzean gertatu da. Zauriturik ez dago, baina autoek Arrasaterako erreia okupatzen dute, beraz, zirkulazioa eten barik dagoen arren, kontuz ibiltzea komeni da.