Never Surrender agertokietara bueltatuko da 2017an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2016ko aza. 19a, 10:05
Never Surrender taldearen zuzenekoa Arrasateko gaztetxean; geldialdiaren aurreko azken kontzertua izan zen, 2014ko otsailean.

Never Surrender talde arrasatearrak iragarri duenez, 2017an agertokietara bueltatuko dira. Oraingoz kontzertu bakarra lotu dute, apirilaren 1ean Tafallan egingo den Street Sounds jaialdian. "Musikagatik dugun maitasunak, esateko duguna esateko beharrak eta gure lagun arteko harremanak berdin jarraitzen dute. Horregatik gatoz bueltan", adierazi dute.

Oraindik kontzertu bakarra lotu dute eta ez dute zehaztu beste kontzerturik joko duten. Taldearen asmoa da kontzertu gutxi batzuk eskaintzea: "Gogoa eta ilusioa badago".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak