Herri Eskolako ikasleek, irakasleek eta gurasoek bikain hasi dute aste bukaera. Gaztaina erreak eta txorizo-pintxoak jateko elkartu dira Herriko Plazan. Hiru danbolinetan erre dituzte gaztainak. Bestalde, pintxoak eta edariak (ardoa, sagardoa eta garagardoa) eskatzeko barra bat ipini dute udaletxearen arkupetan. Pintxoak eta edariak euro baten saldu dituzte.