Agertu diren pintaketak direla eta herria zaintzeko deia egin du Arrasateko Udalak

Txomin Madina Milikua 2016ko aza. 18a, 17:41
Egunotan agertutako pintaketetako bat.

Udaletik jakinarazi dute agintaldia hasi zenetik 55.000 euro erabili direla pintaketek eragindako garbitasuneko gastuetarako.

Atzo herrian agertu ziren pintaketen harira, Arrasateko Udalak adierazi du orain hamazazpi hilabete agintaldia hasi zenetik 55.000 euro erabili dituela garbiketa gastuetarako. Udaletik gaineratu dute pintaketak garbitzea zaila izateaz gain, izugarrizko kaltea eragiten dietela herriko hormei bai pintaketek eta baita garbiketarako erabiltzen diren produktuek ere.

Adierazi dute, era berean, lokal edo fatxadatan egindako pintaketak garbitzeko geroz eta eskari gehiago jasotzen dituela Udalak herriko komertzio eta herritarren aldetik eta eskertzen dutela herritarrek eskari hauek egitea. Herria zaintzeko deialdia ere egiten du Arrasateko Udalak, "herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta pintaden ondororioz herriak islatzen duen utzikeria eta zikintasun irudiari amaiera emateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak