Katearen zuzendari orokorra den Jose Ramon Fernandez de Barrena etorri zen inauguraziora, eta hark azaldu zuen 23 pertsonari emango dietela lana bertan, gehienbat arrasatearrei.
1.420 metro karratu ditu lokalak, eta aparkaleku propioa dauka; BM taldearen handienetarikoa da, beraz. Herrian katearen presentzia indartzeko apustua egin dutela azaldu du Fernandez de Barrenak, gaineratuz bertako ekoizleekin lan egingo dutela.