Napoka Iria taldeko Miren Narbaiza, Gose taldeko Ines Osinaga eta La Chula Potra bezala ezagutzera ematen den Julieta Itoiz rap-kantaria izango dira mahai inguruan hitz egingo duten musikariak. Dinamizatzaile lanetan, berriz, Leire Lopez musika kritikaria arituko da.
Emakume horiek beraien bizipenak kontatuko dituzte, musika eszenan daukaten paperaren, egin duten ibilbidearen, eta daukaten erreferenteen gaineko hausnarketa eginez.
Emakume Txokoko dinamizatzailea den Esther Lizarralderen esanetan, musika estilo ezberdinetako emakumeak saiatu dira ekartzen.
Horrez gain, Merinok, mahai inguruaren ideia Emakume Txokoko Jabetza eskolatik atera zela adierazi du: “Eskola horietan, hainbat gai ezberdin lantzen ditugu. Eztabaida saio batean, zenbait emakume musikarik sexismo egoera ezberdinen berri eman zuten, aldi berean, gaur egingo denaren antzeko hitzaldi bat proposatuz”.