"Jaurlaritzako batzorde horretan jaso genuen erantzuna izan zen, 1978ko dekretu bat dela medio, ezin dituztela biktima moduan errekonozitu". Diktamenean jasotzen da 1978ko dekretuak eraginda lege-aginduagatik ezin dituztela biktima moduan onartu. Bertan jasotzen denez, Aretxabaletatik ihesean zetozen eta borroka baten testuinguruan kokatzen dute gertakaria. Itxarotea besterik ez zaigu geratzen".
Gertakariak
Gertakaria 18:00ak aldera eman zen eta Voluntarios. Semillas de Libertad liburuan jasotzen denez, Jose Mari Iturrioz Zapa, Roberto Aranburu eta Kike Zurutuza Komando Autonomo Antikapitalistetako kide zirela, Aretxabaletako Guardia Zibilaren kuartela tirokatu zuten. Ondoren, auto batean ihes egin zuten Arrasaterantz. Aretxabaletako Guardia Zibilek jarraitu egin zituzten, Munar inguruan aurkitu arte.
Guardia Zibilak, abisurik eman barik, kotxea tirokatu zuen eta Iturrioz zein Aranburu hil zituen. Kike Zurutuza oso larriki zauritu zuten. Gutxira, Arrasateko Guardia Zibila hurbildu zen eta Aretxabaletako agenteak uniforme barik zeudenez, euren artean hasi ziren tiroka. Tiroketa horretan Emili Larrea herritarra hil zuten, eta beste hainbat herritar zauritu.
Tiroketa eman zenean hainbat herritar zeudenez –puntako ordua zen–, eraildakoetako baten senitartekoak lekuko bila hasi ziren iaz, polizia gehiegikerien biktima moduan onartuak izan zitezen. Oraingoz ez dute helburu hori lortu.