Jose Antonio Agirre Lehendakari zen sasoian Deustuko komisaldegian egin zuen lan Etxagibelek, frankistek Bilbo hartu zuten arte.
Apirilaren 16an Etxagibel bera eta 1936ko lehen promozio hura omentzeko ekitaldia egin zuten Arrasateko Udaletxean, familiartekoak, lagunak ordezkari instituzionalak batuta. Bertan, Urkullu lehendakariak esan zuen ordukoek egindako lanaren fruitu dela gaur egungo Ertzaintza.
Beheko loturan, Goienak omenaldiaren harira Migel Etxagibeli egindako elkarrizketa.