Mila pintxo banatu dituzte Ibai Arteko dendariek

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko azaroaren 13a

Zatoz Ibai-Arterekin plazara! Lelo hori jarri zioten Arrasateko Merkatari eta Zerbitzu Elkarteko kideek atzo, zapatua, iluntzean egindako jaialdiari eta herritarrek zintzo-zintzo esandakoa bete zuten; plazara gerturatu ziren eta baita pintxo guztiak jan ere. Astean zehar elkarteko saltokietan egin osteko tiketa erakutsita txorizo eta odoloste pintxoa eta ardo kopa banatu zituzten atzo. Mila pintxo eroan zituzten eta guztiak banatu. Elkarteko kideak pozik daude herritarren erantzunarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak