Mondragon Unibertsitatek hiru garaipen lortu ditu ligako lehen sei partiduetan, baina, zortea alde izan balu, bost beharko lituzke. Aurreko aste bukaeran Burgosen eta atzo Iturripen eskutan zituen garaipenak galdu zituen. "Kantabriakoa talde oso ona da. Atzerritar indartsuak ditu eta bagenekien zaila izango zela. Baina, hasieratik bukaerara menderatu dugu partidua. 39 minututan", esan du Larreategik.
Azken minutuan baina, egoera aldatu egin zen. Hiruko batekin markagailuari buelta eman zion La Gallofak partiduari eta puntuak Kantabriara joan ziren. "Emango diogu buelta egoerari, baina, une honetan lur jota gaude", dio.