Garaia Berrikuntza Gunea barrutik ezagutu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko azaroaren 12a

Ate irekiak egin dituzte gaur, zapatua, Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunean. Jardunaldia familiartean giro atseginean igarotzeko prestatu dute eta halakoa izan da; ume zein helduendako ekintzak egon dira berrikuntza guneko zenbait aretotan banatuta. Hori horrela, enpresa eta instalazioak bertatik bertara ezagutzeko aukera izateaz gain, honako ekintzak egiteko aukera ere izan dute bertaratutakoek: puzgarrietan jolastu, akrobazia tailerra, lego gunean ibili, marrazkiak egin... Eta baita dantza ere, trikitilarien doinuek lagunduta.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak