Tokikom jardunaldiak

Jorge Campanillas: "Araudietan lausotuta dauden legeak ezagutu behar dira"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko aza. 14a, 13:00

Komunikazio eta informazio teknologien zuzenbidean aholkulari moduan ibili da, sektore publikoan zein pribatuan, Jorge Campanillas Ciaurriz abokatua. Gainera, irakaslea da Mondragon Unibertsitateko eta Deustuko master ezberdinetan. Horretaz gain, zuzenbide teknologikoaren sektorean erreferentzia den Iurismatica izeneko blogarekin 9 urte daramatza.

Ze puntura arte dago mugatuta argazkien erabilera hedabideetan, legearen ikuspegitik? Zein da egoera orokorra?

Kazetaritzaren gaur egungo egoera, beste sektoreetan gertatu den moduan, aldatu egin da Internet munduan eta sare sozialetan sortu den iraultzari esker. Gertakari hauek gizartearen jarrera ezberdinak aldatu dituzte, eta gaur egun, herritarren kazetaritza deitzen dioguna eratu da. Herritarrak berak albisteak zabaltzen ditu, argazkiak ateratzen ditu, eta, sare sozialen bidez, salatzeko aukera ere badu. Hala ere, herritarren kazetaritza horri esker Interneten dena eskura izateak eta kazetaria egiten dabilen erreportajerako egokia den argazkia topatzeak edota albistea irudikatzen duen irudia aurkitzeak ez du esan gura irudi hori nahi duen moduan erabili dezakeela.

Zeintzuk dira legeak ezartzen dituen muga horiek eta zer arazo aurkitu ditzake kazetariak muga horiekin?

Gaur egun, informatzeko askatasunak, agian, duela urteak ere existitzen ziren limiteak edo mugak aurkitzen ditu, baina orduan kazetariak ez ziren hain kontziente, argazkien eta irudien monopolioa gutxi batzuen esku zegoelako, eta arauak erabat zehaztuta zeudelako. Gaur egun, araudi ezberdinetan lausotuta dauden muga horiek ezagutu behar dira. Jabetza intelektuala izan daiteke, hau da, argazki artistiko baten egileari dagozkion eskubideak eta egiletza, edota argazkiengatik soilik, argazki horren erabileran erabakitzeko ahalmena, argazkiaren egiletza izendatu behar izatea derrigorrez... Oso pertsonalak diren eskubideak ere badaude. Izaera pertsonala duten datuak babesteko eskubidea edota egoera zehatz baten azaltzen diren pertsonen irudiak publikatzeko debekua ekar dezakeen irudi eskubidea. Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoak ere mugatzen du argazkien publikazioa, azaltzen diren pertsonen edo uneen arabera. Egoera honek argazkiak ateratzeko momentuan, eta ondoren hedabideetan publikatzerakoan, segurtasunik eza ere sortzen du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak