Gaur egun Musakolako Kiroldegiko 5.100 erabiltzaileek bi modu dauzkate bertara sartzeko; hatz marka sistemarekin eta banda magnetikodun txartelarekin. Gehien erabiltzen dena 2015ean jarritako hatz marka sistema da, 3.000 erabiltzailerekin, eta gainontzekoek txartela erabiltzen dute.
Hauei zerbitzu hobeago eta erasoago bat eskaintzeko asmoz, egunero bizitzan erabili ditzaketen garraio txartelekin sartzeko aukera emango die Kirol Zerbitzuak. Bi txartel hauez gain, baliteke etorkizunean sistema bera erabiltzen duten txartel gehiago gehitzea.
Sartzeko modu berri hau erabiltzen hasteko lehen pausua Mugi eta Lurralde-Bus txartelak balioztatzea izango da, modu honetara kiroldegira sartzeko beste txartelik ez erabiltzeko. Behin hau eginda bi baldintza bete beharko dira. Lehenik eta behin, mugikortasun txartela nominalak izan beharko dira. Norberaren izena eta argazkia eduki beharko dute, eta karga sistema hutsekoek ez dute balioko. Horrez gain, txartel hauek erabiltzearen alde egiten dutenek Kiroldegiko sarreran eskatu behar dute hauek aktibazioa egitea.