Atzo arratsean herritar ugari bildu zen udaletxeko pleno aretoan egindako sari banaketa ekitaldian. Epaimahaiak guztira sei sari banatu zituen. Modu honetan, bi guneen eraberritze prozesua bigarren fase batean sartzen da, eta irabazleen artean sortutako ideia sortarekin, udaleko zerbitzu teknikoek berrikuntzak planteatuko dituzte proiektu ezberdinen bitartez. 2017ko aurrekontuetan, halako lanak egin ahal izateko partida bat dauka udal gobernuak zirriborroetan.
Proposamen ugari
Hamar kidez osatutako epaimahaia izan da aurkeztutako 64 proposamenen artean sarituak hautatu dituena; hain zuzen, 2 udal teknikari, udaleko idazkari nagusia, 2 zinegotzi, Arrasate Herri Eskolako ordezkari bat, Arizmendi ikastolako ordezkari bat, Institutuko ordezkari bat, eta 2 herritar izan dira sarituak hautatu dituztenak. Lehiaketako partaideak bi mailatan banatu dira, 14 urte artekoak eta adin horretatik gorakoak:
14 urtetik gorakoak:
-
1. saria: Maria Lopez de Bergara eta Ainara Zabala (250 euro).
-
2. saria: Goizane Atxaga (urte guztirako kiroldegiko bonoa).
-
3. saria: Itsaso Erretolazak (100 euroko kultura bonoa).
-
1. saria: Erik Menocal (Inguru Abentura gunerako 2 sarrera).
-
2. saria: Maddi eta Goiatz Belategi (Hotza Extreme parkerako 2 sarrera).
-
3. saria: Ane Aranzabal, Garazi Martinez eta Eider Zugasti (Gailur Zaldiketa eskolarako 2 sarrera).