Abiapuntua edo leitmotiv-a Italiako asmatzaile eta ikerlariak zuen hegan egiteko obsesioa da. “Askotariko tresnak asmatu zituen ameslaria eta pentsalaria izan zen, eta haren ikurrak ziren ezaugarriak eta abileziak nabarmentzen ditugu: hegan egiteko zuen nahiaz gainera, marrazteko zuen teknika ikaragarria eta naturarekiko zuen maitasuna erakutsi gura izan dugu, besteak beste. Hori guztia irudikatzeko, askotariko materialekin egindako hegalak, makilak, poliedroak eta ispiluak erabiltzen ditugu; eta baita ondo landutako jantziak ere”, dio Enrique Cabrera zuzendariak.
Dantza garaikidea eta gehiago
Balletean eta dantza garaikidean eskarmentua duten dantzariak daude taularen gainean: Carolina Arija Gallardo, Jimena Trueba Toca, Jonatan de Luis Mazagatos, Jorge Brea Salgueiro eta Raquel de la Plaza Humera. Hala ere, ez dute dantzarekin bakarrik kontatzen istorioa; ikus-entzunezkoak eta itzal-antzerki teknikak ere badituzte.