Datorren astean, azaroaren 14tik 18ra, hau da, astelehenetik ostiralera, Musakolako kiroldegiko kantxa itxita egongo da bertan egingo diren hobekuntza batzuk direla-eta.
Bi esku-hartze egingo dira: batetik, larrialdietarako hiru irteera gehiago jarriko dira. Bestetik, bi saski berri jarriko dira entrenamenduetarako margotu den saskibaloi kantxa berri baterako.
Esku-hartze horiek "zerbitzu hobeago bat" emateko egingo dira, bai instalakuntzen erabilerari dagokionez eta baita segurtasun arloari dagokionez ere. Udal zerbitzu teknikoek ahalegin berezia egin dute lanak batera egin daitezen eta ahalik eta eragozpen txikiena eragiteko erabiltzaileei.