Mosaiko erraldoia osatu eta gero, euskaraz bizitzeko gogo hori aktiboki erakutsiko dugu, hamabost egunez herriko merkatariekin euskaraz jarduteko ahalegin berezia eginez. Ahalegin horretan, zalantzak sortuko zaizkigu: solaskideak euskaraz ba ote daki? Ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez bada, zer egingo dut?
Zalantza horiek argitzeko, aukera izango dugu datorren azaroaren 19an, Etxaluzen egingo den saio praktikoan. animatu eta parte hartu, sariak egongo dira eta.